Bortziriak

Artikulu hau Nafarroako ipar-mendebaldeko eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bostiriak».
Bortziriak
 Euskal Herria
Bortziriak bandera

Bortziriak armarria

Lesaka
Administrazioa
Herrialdea Nafarroa Garaia
UdalerriakBera, Arantza, Etxalar, Igantzi, Lesaka
Herri handienaBera
Izen ofiziala 
Geografia
Koordenatuak43°14′12″N 1°41′22″W / 43.2366°N 1.6895°W / 43.2366; -1.6895
Azalera262,1 km²
Demografia
Biztanleria8.537 (2023:  −166)
Dentsitatea32,57 biztanle/km²

Bortziriak edo Bortzerriak, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko eskualde bat da, Euskal Herrian kokatzen dena. Gipuzkoa eta Lapurdirekin mugan dago eta bost herriek osatzen dute: Bera, Arantza, Igantzi, Etxalar eta Lesaka; guztira 8.500 biztanle inguru ditu, herririk handiena Bera izanik. Bidasoa ibaiaren alboetan kokatzen da eskualdea eta bere azalera 262,1 km2-koa da.  Bestalde, Nafarroa iparraldean dagoen zonalderik industrializatuena da.


Developed by StudentB